Gure klaseak

  • 16 pertsonako taldeak

  • Irakasle batek gidatuak

  • Ordubeteko iraupena

  • Maila guztietarako egokituak

THE STABLE

Wild

Wild gure entrenamendu-programarik dinamikoena da. Saio bakoitzak indar-lana, mugimendu funtzionalak eta egokitzapen kardiobaskularra uztartzen ditu. Barrak, mankuernak, kettlebellak, norberaren gorputz-pisuarekin egindako ariketak eta hainbat makina erabiltzen ditugu, egun bakoitzak erronka desberdin bat eskain dezan.

Helburua ez da besteekin lehiatzea, ikastea, aurrera egitea eta norberaren mugak gainditzea baizik. Intentsitatea eta ariketak pertsona bakoitzaren mailara egokitzen dira, teknika hobetzeko, indarra eta erresistentzia handitzeko eta egoera fisiko osoagoa lortzeko.

Life

Life entrenamendu funtzionaleko programa bat da, osasuna, mugimenduaren kalitatea eta eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak hobetzea ardatz dituena. Ariketa erraz eta kontrolatuen bidez, gorputz osoko indarra, mugikortasuna, oreka, koordinazioa eta egonkortasuna lantzen ditugu.

Edozein adin eta egoera fisikotako pertsonei zuzenduta dago, aktibo mantendu, entrenatzeko konfiantza berreskuratu edo osasuna pixkanaka hobetu nahi dutenei. Ariketa bakoitzak aukera desberdinak ditu, denek segurtasunez entrenatu eta beren erritmoan aurrera egin ahal izateko.

Long

Long erresistentzia eta gaitasun kardiobaskularra hobetzea ardatz duen programa da, lan luzeago eta jarraituen bidez. Saioek makinak, desplazamenduak, zamak eta mugimendu funtzional errazak uztartzen dituzte, denbora-tarte luzeagoetan erritmo konstantea mantenduz.

Klase hauetan ahalegina erregulatzen, mugimenduan jarraitzen eta eutsi diezaiokezun erritmoa aurkitzen ikasiko duzu. Helburua ez da hasieratik ahalik eta gehien ematea, erresistentzia fisikoa eta errekuperazioa hobetzea eta ahalegin luzeagoei modu askotariko eta entretenigarrian aurre egiteko gaitasuna garatzea baizik.

Barbell

Barbell halterofilia ikasi eta hobetzea ardatz duen klasea da. Lehen zatian snatch-a (arrankada), clean-a (kargada), jerk-a (enbioia) eta haien aldaeren teknika eta indarra lantzen ditugu, zailtasuna eta pisua beti pertsona bakoitzaren esperientziara egokituz.

Bigarren zatian, halterofiliako mugimenduak eta beste ariketa osagarri batzuk biltzen dituen WOD bat egiten dugu, ikasitakoa entrenamendu dinamikoago batean praktikan jartzeko. Barbell Wilden osagarria da, eta teknika, koordinazioa, abiadura eta indarra eskatzen dituen diziplina bati denbora gehiago eskaintzeko aukera ematen digu.

Ez da aurretiko esperientziarik behar: mugimenduak hutsetik ikasten hasi eta pixkanaka aurrera egin dezakezu.

THE BARN

  • 12 pertsonako taldeak

  • Ordu eta erdiko iraupena

Yoga

Gure yoga klaseetan, arnasketa kontzienteak eta meditazioak leku nagusia dute. Saio bakoitzak arnasketa-teknikak, meditazio uneak, jarrerak, mugikortasuna eta erlaxazioa uztartzen ditu, gorputza zein arreta lantzen dituen praktika bat sortuz.

Alderdi fisikoak malgutasuna, oreka, indarra eta gorputzaren kontrola hobetzen laguntzen du. Aldi berean, arnasketak eta meditazioak tentsioak askatzen, kontzentrazioa hobetzen eta lasaitasun une bat aurkitzen laguntzen dute.

Helburua ez da hobeto mugitzea soilik, baizik eta gelditzen, arnasten, geure buruari entzuten, barrura begiratzen eta geure buruarekin konektatzen ikastea ere.

@gannexa_

Taiji

Taijia Txinako diziplina tradizional bat da, arnasketarekin eta kontzentrazioarekin koordinatutako mugimendu motel eta jariakorretan oinarritzen dena. Sekuentzia desberdinen bidez, oreka, mugikortasuna, jarrera, koordinazioa eta gorputzaren kontrola lantzen ditugu, artikulazioetan inpakturik sortu gabe.

Klaseek gorputza eta arreta modu lasaian lantzeko aukera ematen dute, tentsioak murrizten eta mugimenduan segurtasuna irabazten lagunduz. Edozein adin eta egoera fisikotako pertsonentzako jarduera egokia da.